XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

gibelzuri orrizabal. Deskribapena Txapelak erditik zapaldutako gibelak edo normalean txit inbutu-formakoak, neurri handikoak, 10-20 zm.zko diametrokoak.

Txapelen azala lehorra da, hasieran zertxobait felpatua, bainan leuna berehala, zuri kolorekoa eta erdirantz okre kolorez zikindurik, leunki zimurtua eta gehienetan lurraz beterik.

Hanka oso motz eta lodia, ia 3-5 x 2-3 zm.zkoa, zilindriko, lehor eta zuri edo txapela bezala okre kolorez zikindurik, maiz orrien txertapen puntuan berde koloreko zisku bat agertzen da.

Txapelaren azpiko orriak fino, mehe eta hestuak dira eta Russula chloroides onddoak txit mehe eta hestuak, zenbait mikologorentzat, espezie hontako barietate dena, lamelulak ditu, zuri edo krema kolorekoa eta maiz berde koloreko disdirapenez, zahar aleetan okre kolorez zikindurik karpoforo osoa bezala.

Mami lodi eta guztiz gogorra, bizkorrezko ebakidura, zuri kolorekoa, usain goxo eta atsegina, frutatua lez, goxo zapore edo mingarra orrietan.

Espora-jalkin zuri kolorekoa.

Mikroskopioa Basidio tetrasporiko ditu, zko diametrokoak.

Espora zabalki elipse-formakoak, ia azpiglobularrak, mikroskopiotik kolore gabekoak, orma garatxodunak, iodoak eragina tindatzen diren garatxoak dituela, beraz amiloideak, elkar lotuak, sare leun bat osatuz, zkoak.

Lantza-formako zistidioak, kamutsak, zko diametrokoak.

Ekologia Goiztiarra, abuztu erditik eta azaroaren hasiera edo erdi bitartean fruktifikatzen du, esklerofito eta hostogalkorrezko oihanetan, pagadi eta harizti horbel artean edo ameztien belar artean, basiko eta azido lurtzoruetan.